Gaur Tonucciren
hirugarren eta laugarren bideoak ikusi ditugu:
Bideo hauetan
haurrek sozietatearen etorkizuna errepresentatzen dutela esaten du, gaur egun
dagoen egoera ekonomikoarekin pena merezi duela haurtzaroan inbertitzea. Izan
ere, Haur eskolak prestatzen dituzte lehen hezkuntzako ikasleak. Beraren ustez,
dibertsitateak ume batek nahi duen modura espresatzea esan nahi du.
Umeentzat hitz
batek bi letra berdin baditu, ezin da hitz bat esan, adibidez, oso. Honetaz
aparte, klase sozial ezberdineko haurren arteko ezberdintasunak minimoak dira
hiru urte baino gutxiagorekin eta hortik aurrera areagotu egiten dira. Eskola
aurreratuenak metodoak alde batera uzten dituzte eta umeek beraien sentimentuak
adieraztea eta erakustea garrantzitsua dela aldarrikatzen du.
Azkenik, umeek
memoria kolektibo bat egin behar dute ez dakitenean idazten eta egiten dituzten
marrazki guztiek haien izena eta data eduki behar dute haurraren garapena ikusi
ahal izateko.
Tonucciren bideoak
ikusi eta gero gelan hainbat galdera proposatu dira; hala nola zein da
bakoitzak HHko eredua zein den eta honekin batera zeintzuk izan diren txikitan
izandako esperientziak eta bestetik, zein da bakoitzarentzat umearen eredu
egokiena. Lehenengo banaka egin dugu eta ondoren talde handiagoetan informazioa
osatzeko.
Alde batetik,
HHrako nahi dudan eredua umeak jolasten ari diren bitartean esperimentatzea da
askatasuna, nortasuna eta gorputzeko mugimenduak garatzeko. Hoberena da
bakoitzak bere erritmora joatea inongo presiorik izan gabe eta protagonista
haurra izatea, ez irakaslea.
Bestetik, nire
ustez ez dago eredu zehatz bat, bakoitza bere eredua dauka eta hau errespetatu
behar da, lehen esan bezala bakoitza bere erritmoa dauka eta ere garapen
ezberdina.
Ondoren, talde
handiago batean jarri gara eta talde bakoitzak hainbat idei esan ditu eta hauek
izan dira ateratako urratsak:
Ikasle-irakasleen arteko harremanak estuak izatea.
|
Esperimentazioa,
imitazioa lehenengo urteetan.
|
Ume aktiboak.
|
Izaki libreak,
baina gizartearen eraginez askatasun hori galtzen doa.
|
Ikasteko premiak
daukate, horretarako galdera ezberdinak planteatzen dituzte.
|
Haurra
protagonista da eta ez irakaslea.
|
Karga handiegia
daukate eta hauek estresatu egiten dira, interesa galtzen dute.
|
Haurrak ikertzaile
txikiak dira.
|
Jolas librea.
|
Komunikazioa.
|
Askatasuna.
|
Psikologiako arlo
guztiak landu: morala, afektiboa, psikomotorra, kognitiboa eta soziala.
|
Gizarte arauak
barneratzen laguntzen duen erakundea da.
|
Irakaslea
bozeramailea izan beharko da.
|
Irakasleen
proposamenak lagundu beharko dute haurraren sormena garatzen eta aurrera
eramaten.
|
Berdintasuna eta
hezkidetzaren lanketa.
|
Gurasoen
inplikazioa sustatzea beharrezkoa izango da.
|
Giro ona
beharrezkoa izango da haurraren interesa piztu eta mantentzeko.
|
Haurraren
autonomia eta jakin-mina sustatu.
|
Adinak nahastea.
|
Kopuru txikiko
klaseak.
|
Hizkuntza
ezberdinak ikastea.
|
Adimen emozionala.
|
Aniztasuna onartu.
|
HHri garrantzia
ematea.
|
Erreforma gehiegi.
|
Azkenik, otsailaren
12an, Heziberriren laburpena eta artikulu baten laburpena egin behar dugula
esan digu eta gure taldeak zati ezberdinak banatu ditugu eta bakoitzari tokatu
zaiona egiten hasi gara.

No hay comentarios:
Publicar un comentario