Astelehenean gelan
Konfiantzaren Pedagogiaren bideoa ikusi genuen:
Bideo honetan
hainbat guraso eta ikasle agertzen dira eta haurrek estaen dute haientzat oso
garrantzitsuak direla ama, aita eta aiton-amonak. Guraso eta hezitzaileek
erlazio ona izan behar dute.
Galdera batzuk
erantzun genituen: zer da didaktika? irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen elementuak aztertzen dituen diziplina
zientifikoa da. Zer da ikaskuntza-irakaskuntza prozesua? Haur Hezkuntzan
haurrek haien hezitzaileetatik ikasten dute edo hori da asmoa, pertsona batek beste
batetik zerbait ulertzea.
Gero, gaur
azteazkena, guztiak batera bideoaren ondorioak atera ditugu. Hurrengoak dira:
- Konfiantza haur,
irakasle eta familiaren artean.
- Haurra da
erdigunea.
- Haurrak jartzen
ditu mugak eta ez irakasleak.
- Egoera
ezberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko (autoestima).
- Guraso eskolen
garrantzia guasoen eta eskolaren arteko elkarrizketa.
- Helburuak
baliabideetara egokitzea.
- Lan proeiktuak
umeen interesatik abiatzea eta gaiari buruz zer dakiten jakitea.
- Espazio eta
baliabideak garrantzi handia.
- Espazioak
arkitektonikoki umeen behar eta garapenetara egokituta daude.
- Adin
desberdinetako umeak daude eta elkarren arteko irakaskuntza-iakskuntza
bultzatzen da.
- Egokitzapen
prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak markatzen du errtimoa
eta gurasoak ere sar daitezke klasera.
- Ez gara
intrusoak eta elkarrekin lanean gaude umearen garapena sustatzeko.
- Umeek
erreferentzia pertsona desberdinak dauzka.
- Irakaslearen
rolak behatzea, laguntzea.
- Irakasleak
umearen zerbitzura dago.
- Irakaslea da
behatzaile, sortzaile eta bideratzailea.
- Txokoak jolasten
ikasteko eta ikasten jolasteko teknikak dira. Egiten dituzten planifikazio
guztiak horri lotuta daude.
- Haurraren
autonomia lantzen da.
- Kooperazioa,
integrazioa eta errespetua garatzen eta lantzen dira berdinen arteko
harremanetan.
Ostiralean denbora
librea utzi digu ditugun lanak aurreratzeko helburuarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario