Astelehenean
Lokzyren tertuliarekin segi gara. Azteazkenean, ikasgaiari buruz hitz egin dugu
eta zer onurak ekarri digun didaktika orokorraren ikasgaia. Gero, paper batean
uste dugun nota idaztea eskatu digu eta nire hausnarketa honakoa izan da gutxi
gora behera:
Ikasgai honekin
gauza berriak ikasi diitut: unitate didaktikoa nola egiten den adibidez,
etorkizun batean oso baliagarria izango dena niretzat. Gelan ikusi ditugun bideo
batzuk ere interesgarriak iruditu zaizkit. Uste dut taldeko lanak gehio sustatu
beharko zirena, baina kontuan hartuta modulu lana elkarrekin egiten dugula,
nahiko ongi egon da orekatuta. Gehitzeko, uste dut ez dudala asko parte hartu
gelan hitz egiterako orduan, baina esan bezala bideoak jartzerako orduan adi
egon naiz ideia garrantzitsuenak idazten gero blogeean jartzeko. Hortaz, nire
nota justuena zazpi bat izango zela idatzi nuen paperean gutxi gora behera.
Ostiralean,
maiatzak 13, gure aurkezpena egin genuen. Gure taldeak (Amaia, Ane, Iñaki,Jokin
eta nik) etxearen gaia hautatu genuen modulu laneko gai berdina zelako. Egia da
hasiera batean zailtasun batzuk izan genituela, izan ere curriculumaren
irakurketa ez genuen oso ongi ulertzen baina gero aldi bat baino gehiago
irakurriz eta ikasle batzuk gela osoaren aurrean egin zuten aurkezpenari esker
aurrera atera genuen eta nahi ongi atera zitzaigun.

No hay comentarios:
Publicar un comentario