miércoles, 24 de febrero de 2016

5.ASTEA

Astelehenean gelan Konfiantzaren Pedagogiaren bideoa ikusi genuen:



Bideo honetan hainbat guraso eta ikasle agertzen dira eta haurrek estaen dute haientzat oso garrantzitsuak direla ama, aita eta aiton-amonak. Guraso eta hezitzaileek erlazio ona izan behar dute.

Galdera batzuk erantzun genituen: zer da didaktika? irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen  elementuak aztertzen dituen diziplina zientifikoa da. Zer da ikaskuntza-irakaskuntza prozesua? Haur Hezkuntzan haurrek haien hezitzaileetatik ikasten dute edo hori da asmoa, pertsona batek beste batetik zerbait ulertzea.

Gero, gaur azteazkena, guztiak batera bideoaren ondorioak atera ditugu. Hurrengoak dira:
- Konfiantza haur, irakasle eta familiaren artean.
- Haurra da erdigunea.
- Haurrak jartzen ditu mugak eta ez irakasleak.
- Egoera ezberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko (autoestima).
- Guraso eskolen garrantzia guasoen eta eskolaren arteko elkarrizketa.
- Helburuak baliabideetara egokitzea.
- Lan proeiktuak umeen interesatik abiatzea eta gaiari buruz zer dakiten jakitea.
- Espazio eta baliabideak garrantzi handia.
- Espazioak arkitektonikoki umeen behar eta garapenetara egokituta daude.
- Adin desberdinetako umeak daude eta elkarren arteko irakaskuntza-iakskuntza bultzatzen da.
- Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak markatzen du errtimoa eta gurasoak ere sar daitezke klasera.
- Ez gara intrusoak eta elkarrekin lanean gaude umearen garapena sustatzeko.
- Umeek erreferentzia pertsona desberdinak dauzka.
- Irakaslearen rolak behatzea, laguntzea.
- Irakasleak umearen zerbitzura dago.
- Irakaslea da behatzaile, sortzaile eta bideratzailea.
- Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko teknikak dira. Egiten dituzten planifikazio guztiak horri lotuta daude.
- Haurraren autonomia lantzen da.
- Kooperazioa, integrazioa eta errespetua garatzen eta lantzen dira berdinen arteko harremanetan.


Ostiralean denbora librea utzi digu ditugun lanak aurreratzeko helburuarekin.

domingo, 21 de febrero de 2016

4.ASTEA

Aste honetan (astelehena eta asteazkenean) hainbat galdera zerrendatu izan dira ondoren aipatuko ditudanak, eta hauen erantzunak argitu izan ditugu.

1- Zein da momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Haur Hezkuntzan indarrean dagoen Curriculumna? Eta estatu mailan?
- Gaur egun estatu mailan LOMCe da indarrean dagoena, baino ez du ezer aipatzen Haur Hezkuntzari buruz; hortaz, Euskal Autonimi Erkidegoan Haur Hezkuntzan LOE dago indarrean, 2009koa, Haur Hezkuntzaz hitz egiten duelako.

2- Zer da Curriculumna? Nola dago estrukturatua?
- Ikaskuntza prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da eta ez dago egileen artean adostasuna.

3- Zeintzuk dira oinarrizko kontzeptuak? Ze harreman dute Haur Hezkuntzako etaparekin?
- Haurrak autonomoak izaten laguntzea, haien identitatea finkatu,...

4- Zein elementu agertzen dira curriculumnean? Zer dira esperientzia eremuak?
- Esperientzia eremuak esperientzia barneratzen ditugun eremuak dira denboraldi batzuk osatzen dituzte.

5- Zeintzuk dira planifikazio batek kontuan hartu behar dituen elementuak?
- Panifikazioaren hasiera eta bukaerako ordua, koherentzia, ulergarritasuna,...


Ostiralean, Emmi Picklerren bideoa ikusteko eskatu zigun.

miércoles, 10 de febrero de 2016

3.ASTEA

Gaur Tonucciren hirugarren eta laugarren bideoak ikusi ditugu:



Bideo hauetan haurrek sozietatearen etorkizuna errepresentatzen dutela esaten du, gaur egun dagoen egoera ekonomikoarekin pena merezi duela haurtzaroan inbertitzea. Izan ere, Haur eskolak prestatzen dituzte lehen hezkuntzako ikasleak. Beraren ustez, dibertsitateak ume batek nahi duen modura espresatzea esan nahi du.
Umeentzat hitz batek bi letra berdin baditu, ezin da hitz bat esan, adibidez, oso. Honetaz aparte, klase sozial ezberdineko haurren arteko ezberdintasunak minimoak dira hiru urte baino gutxiagorekin eta hortik aurrera areagotu egiten dira. Eskola aurreratuenak metodoak alde batera uzten dituzte eta umeek beraien sentimentuak adieraztea eta erakustea garrantzitsua dela aldarrikatzen du.
Azkenik, umeek memoria kolektibo bat egin behar dute ez dakitenean idazten eta egiten dituzten marrazki guztiek haien izena eta data eduki behar dute haurraren garapena ikusi ahal izateko.
Tonucciren bideoak ikusi eta gero gelan hainbat galdera proposatu dira; hala nola zein da bakoitzak HHko eredua zein den eta honekin batera zeintzuk izan diren txikitan izandako esperientziak eta bestetik, zein da bakoitzarentzat umearen eredu egokiena. Lehenengo banaka egin dugu eta ondoren talde handiagoetan informazioa osatzeko.

Alde batetik, HHrako nahi dudan eredua umeak jolasten ari diren bitartean esperimentatzea da askatasuna, nortasuna eta gorputzeko mugimenduak garatzeko. Hoberena da bakoitzak bere erritmora joatea inongo presiorik izan gabe eta protagonista haurra izatea, ez irakaslea.
Bestetik, nire ustez ez dago eredu zehatz bat, bakoitza bere eredua dauka eta hau errespetatu behar da, lehen esan bezala bakoitza bere erritmoa dauka eta ere garapen ezberdina.


Ondoren, talde handiago batean jarri gara eta talde bakoitzak hainbat idei esan ditu eta hauek izan dira ateratako urratsak:
                                                                                                                    
 ZEIN DA GURE UME EREDUA?
Ikasle-irakasleen arteko harremanak estuak izatea.
Esperimentazioa, imitazioa lehenengo urteetan.
Ume aktiboak.
Izaki libreak, baina gizartearen eraginez askatasun hori galtzen doa.
Ikasteko premiak daukate, horretarako galdera ezberdinak planteatzen dituzte.
Haurra protagonista da eta ez irakaslea.
Karga handiegia daukate eta hauek estresatu egiten dira, interesa galtzen dute.
Haurrak ikertzaile txikiak dira.
                 ZEIN DA HH ESKOLA?
Jolas librea.
Komunikazioa.
Askatasuna.
Psikologiako arlo guztiak landu: morala, afektiboa, psikomotorra, kognitiboa eta soziala.
Gizarte arauak barneratzen laguntzen duen erakundea da.
Irakaslea bozeramailea izan beharko da.
Irakasleen proposamenak lagundu beharko dute haurraren sormena garatzen eta aurrera eramaten.
Berdintasuna eta hezkidetzaren lanketa.
Gurasoen inplikazioa sustatzea beharrezkoa izango da.
Giro ona beharrezkoa izango da haurraren interesa piztu eta mantentzeko.
Haurraren autonomia eta jakin-mina sustatu.
Adinak nahastea.
Kopuru txikiko klaseak.
Hizkuntza ezberdinak ikastea.
Adimen emozionala.
Aniztasuna onartu.
HHri garrantzia ematea.
Erreforma gehiegi.
Azkenik, otsailaren 12an, Heziberriren laburpena eta artikulu baten laburpena egin behar dugula esan digu eta gure taldeak zati ezberdinak banatu ditugu eta bakoitzari tokatu zaiona egiten hasi gara.

domingo, 7 de febrero de 2016

2.ASTEA

Astelehenean Tonucciren bideoak ikusi genituen:

FRANCESCO TONUCCI

Francesco Tonucci Fanon jaio zen(Italian), 1940.urtean eta pedagogia ikasi egin zuen Milaneko Sagrado Corazon unibertsitatean. Tonucci bere bizitzan zehar psikopedagogo, irakaslea, pentsalaria eta marrazlaria izan zen.













Tonuccik argi dauka berritze proiektuak ministerioetan egiten direla, hauek hezkuntzaren ahulezi eta indar-guneak zeintzuk diren jakingo baitute.
Eskolan jarraitzen dutenen artean, garrantzi handia daukate haien etxeetan hezkuntza prioritate asko daukalako: familiako partaide batek irakurtzen badu,…hortaz haurrek irakurketaren garrantzia jakingo dute. Eskolara sartzen direnak, ez dute ulertzen hauen garrantzia haien etxeetan ez delako irakurtzen.
Hau dela eta Haur Eskoletan hezitzaile edo maisuek irakurketa bultzatu behar dute eta horretarako liburuak egon behar dira.

Adibide bat Mexikoko eskoletan dago, askok hitz egiten dakitelako baita ez idazten. Normalean gurasoak dira irakurtzen hasten irakasten dietenak baina hauek ez dite inolako titulurik umeei irakasteko behar den bezala. 

lunes, 1 de febrero de 2016

1.ASTEA

SARRERA


Ongi etorri nire Bloggera!
Didaktika hitza blog honetan hainbat alditan agertuko denez, hona hemen definizioa: "didaktika orokorra berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik" (Etxague, X.).


Blog honetan gelan egindako ariketak edota nire kabuz egindako hausnarketak agertuko dira, bideo eta argazki batzuekin batera. Espero dut hemen agertuko den informazioa interesgarria izatea.

Lehenengo egunean Alaitzek ebaluazio irizpideak eta ikasgaiaren edukiak azaldu zituen. Gainera, hurrengo bideoa jarri zigun ere:


Azteazkenean, urtarrilaren 27an, didaktikari buruzko hausnarketa bat egin genuen. Gainera, Haur Hezkuntza dagoen marko legala azaldu zigun. Amaitzeko, Lokzyren hausnarketa batzuk adierazi zigun.Ostiralean, aldiz, blog bat sortu behar genuela azaldu zigun eta astero sarrera bat igo beharko dugu, 15 sarrera guztira.