jueves, 21 de abril de 2016

10.ASTEA

Astelehena aste santua eta gero izan genuen lehenengo klasea izan zen. Alaitzek powerpoint baten bidez didaktikari buruzko ideia batzuk azaldu zituen:
1- Metodologia/helburua: didaktika orokorra pentsatu, bizi,...
2- Proiektu  bidez lan egitea ez da "proiektua egitea".
3. - ikaskuntza ez da "postrea""jakin nagusia" baizik.
4- Ikaskuntza emaitzak bigarren maila batean geratzen dira.
5- Metodología honen gakoa da zehatzetik abstraktura joatea eta abstraktutik zehatzera.
6- Irudimena beharrezkoa da.

Bideo bat ikusi genuen:
Bideo hau lehenengo esperientzia Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan oinarritzen da. Emakumea Ariatzako eskolatik dator, eskola txikia da eta adin ezberdineko gelak daudela aipatzen du. proiektuekin lan egiten dute seigarren mailara arte eta umeak aukeratzen dituzten proiektuak dira. Proiektuen bidez nola gauzatu proiektuen alorra ikasten dute eta proiektuen garapena berdina da HH eta LHn. Beraientzat proiektuaren helburua honako hau da: ezagutzea, ulertzea, galderak. Ikasleak galdera asko egiten dituzte, kuriositate hori asetzeko euren gogoak garatzen dituzte.
Adibidez, kontextu baten barruan egitea, zentzu bat izatea, jakitzeko zergatik egiten dute. Gainera, ez dute hizkuntza idatzia.

Azteazkenean Haur eskolak bideoa 2015 ikusi genuen. Bertan haur eskola batean gertatu daitekeena agertzen da eta baita ere nola lan egiten den.

Ondoren, beste bideo bat ikusi dugu: “neuroeducación por otra escuela”. Hau pentsatzeko bideoa izan da.



Apirilaren 8an, unitate didaktikoa noiz egingo dugun erabaki dugu eta nire taldea( Ane jauregi, Amaia Salaberri, Jokin Moyua, Iñaki Jurado eta nik) maiatzaren 13an egitea adostu dugu.

9.ASTEA

Astelehenean, unitate didaktikoa egiteko irizpideak argitu ditugu, gutxienez 12 orrialdeko lana izan behar da eta gehienez 20 bibliografia honen barnean sartuz.Lau jarduera egin beharko ditugu eta portada ere egin beharko da. Lana apirilaren 23an entregatu beharko da.

Azteazkenean portafolioari buruz hitz egin dugu eta gero gelako talde batek aurkezpen bat egin du.

Ostiralean, martxoak 25, ez genuen klaserik izan.

8.ASTEA

Talde batek unitate didaktikoaren aurkezpena egin du, zer den eta nola egin behar dugun azalduz.
Azteazkenean, tutoretzak orduak izan dira eta gure irakaslea Alaitz ez denez, lan batzuk aurreratu ditugu taldeka.

Ostiralean talde batek (jokin, Iñaki, Iratxe,...) curriculumnaren aurkezpena egin dute.