viernes, 20 de mayo de 2016

AZKEN HAUSNARKETA

Astero bloggean jarritako informazioa laburtuta azalduko dut:

1.ASTEA:
Sarrera honetan bloggeko sarreratxo bat agertzen da ongi etorria emateko. Gainera, lehenengo astean egin genuena ere agertzen da: Sin Ker Robinsonen bideoa eta Alaitzek eman zizkigun irizpide batzuk.

2.ASTEA:
Sarrera honetan Tonucciri buruzko informazio pixka bat agertzen da eta hari buruz ikusi genituen lehenengo bi bideoak.

3.ASTEA:
Aste honetan Tonucci-ren beste bi bideo agertzen dira (hirugarren eta laugarrena). Gainera, gelan proposatutako hainbat galdera agertzen dira eta gero taldeka heziberriren laburpena eta artikulu baten laburpena egiten hasi ginen.

4.ASTEA:
Laugarren aste honetan irakasleak hainbat galdera proposatu zituen eta guk honei erantzuna eman genien banaka. Egunak pasa eta gero galdera hauek komunean jarri genituen eta hauek osatu.

5.ASTEA:
Aste honetan "Konfiantza Pedagogikoaren" bideoa ikusi genuen. Honez gain, hainbat galdera proposatu ziren eta hauei erantzuna eman genien. Ondoren, guztiok elkarrekin bideoaren ondorioak atera genituen eta ostiralean denbora librea utzi zigun.

6.ASTEA:
Seigarren astean "Maestro de la Educacion", "Teknografia" eta "Lokzy"ren bideoak ikusi genituen. Honez gain, power point batzuk ere jarri zigun Alaitzek.

7.ASTEA:
Zazpigarren astean ariketa ezberdin bat egin genuen: begiak ixtea eta gero hainbat galderei erantzuna ematea. Gainera, "Construyendo tu sueño" bideoa jarri zigun eta talde batek bere lana aurkeztu zuen ere.
  
8.ASTEA:
Talde batek unitate didaktikoaren aurkezpena egin zuen eta oso baliagarria izan zen gelako beste taldeentzat unitate didaktikoa nola egiten den hobeto ulertzeko eta aurrera eraman ahal izateko.

9.ASTEA:
Aste honetan unitate didaktikoaren argibide batzuk eman zituen irakasleak eta portafoliosari buruz hitz egin genuen. Aste honenetan ostiralean ez genuen klaserik eduki.

10.ASTEA:
Aste santua eta geroko lehenengo klasea izan zen eta irakasleak didaktikari buruzko idea batzuk erakutsi zigun power point baten bidez. Hainbat bideo ikusi genituen "Nekane Otxoa", "Haur eskolak 2015"eta "Neuroeducacion:por otra escuela". Baita ere unitate didaktikoen aurkezpenak noiz egingo genituen erabaki genuen eta gure taldeak maiatzaren 13an egiteko adostu genuen.

11.ASTEA:
Aste honetan denbora utzi zigun lanak aurreratzeko eta gainera ostiralean Fernando etorri zen hitzaldi bat ematera eta egin ditugun gauzen interesgarrienetako bat iruditu zitzaidan.

12.ASTEA:
Aste honetan Fernandoren hitzaldiari buruzko ideia batzuk aipatu genituen banaka eta irakasleak itzaldian Fernandok egin zituen esaldi aipagarrienak ere komentatu genituen eta Lokzyren liburuarekin ere jarraitu genuen.

13.ASTEA:
Hemen Lokzyren irakurketarekin jarraitu genuen eta gelakideei gehien gustatu zitzaien zatiak aipatzen zituzten. Gero, "Solo es el principio" bideoa ikusi genuen.

14.ASTEA:
Aste honetan tertuliarekin jarraitu dugu eta gelan aipatu diren idea garrantzitsuenak agertzen dira.

15.ASTEA:
Lokzyren tertuliarekin jarraitu dugu eta ikasgaiaren hausnarketa egin dugu zer den gehien gustatu izan zaiguna eta gure ustez zein den merezi dugun nota aipatuz.
  
16.ASTEA: 

Aste honetan Elena izeneko irakasle bat etorri zaigu hitzaldi bat ematera. Honetaz aparte, unitate didaktikoaren azken aurkezpenak egin dituzte eta irakasleak didaktikari buruz hitz egin du pixka bat.    
http://didaktikaorokorra7.blogspot.com/2016/05/16astea.html


Blog honi amaiera emateko, hau guztiaren hausnarketa orokor bat egingo dut.
Egia esan, ikasgai honi esker blog bat nola sortzen den, etiketak nola jartzen diren, video eta argazkiak nola txertatzen diren,..ikasi dut. Nire bizitzako lehenengo blogga da eta nahiz eta hasieran pixka bat konplexua iruditu, pixkanaka nola egiten den uoertu dut eta nahiko pozik nago egindago lanarekin.
Bloh honetan gelan egunero egin ditugun hainbat ariketa, bideo eta hainbat itzaldi agertzen dira kronologikoki ordenatuta eguneroko bat balitz bezala.
Amaiera emateko, irakasgai honi esker etorkizunean blog bat edo unitate didaktiko bat egin behar badut erraztasun handiagoa izango dut.

Espero dut blog hau zuen gustokoa izatea eta eskerrik asko sarrerak irakurtzeagatik!

16.ASTEA

Aste honetan Elena izeneko Leioako irakaslea etorri zen hitzaldi bat ematera. Esan zuenaren hainbat idea idatzi nituen, hurrengoak direnak:
Hasieran, Elenak galdera bat bota zigun guztiei: nola ikusten duzute 0-3 arteko haurrak hezi behar direla? Erantzunen artean indibidualki eta baita ere kolektiboki hezi behar ditugula esan genuen, izan ere bi hauek garrantzitsuak dira.
Elenaren ustez, umea adin txikian (lau hilabeterekin) eskolatzea gaizki ikusten du umearen autonomiaren garapena bilatu behar baitute hezitzaileek.
Gero, Emi Piklerri buruz hitz egiten hasi da. Piklerrek haren ideak pedagogikoak bere semearekin aplikatu zituen. Honen ustez, ume bat hezteko askatasun osoa eman behar diogu.


Baita ere, unitate didaktikoaren aurkezpena egiteko falta zen azkeneko taldeak aurkezpenak egin dituzte. Gainera, Alaitzek ikasteko hainbat ondorio atera ditu: didaktika egitera ausartu, elkarlana zaindu, … eta amaitzeko didaktikaren defeinizioa aipatu du.

15.ASTEA

Astelehenean Lokzyren tertuliarekin segi gara. Azteazkenean, ikasgaiari buruz hitz egin dugu eta zer onurak ekarri digun didaktika orokorraren ikasgaia. Gero, paper batean uste dugun nota idaztea eskatu digu eta nire hausnarketa honakoa izan da gutxi gora behera:
Ikasgai honekin gauza berriak ikasi diitut: unitate didaktikoa nola egiten den adibidez, etorkizun batean oso baliagarria izango dena niretzat. Gelan ikusi ditugun bideo batzuk ere interesgarriak iruditu zaizkit. Uste dut taldeko lanak gehio sustatu beharko zirena, baina kontuan hartuta modulu lana elkarrekin egiten dugula, nahiko ongi egon da orekatuta. Gehitzeko, uste dut ez dudala asko parte hartu gelan hitz egiterako orduan, baina esan bezala bideoak jartzerako orduan adi egon naiz ideia garrantzitsuenak idazten gero blogeean jartzeko. Hortaz, nire nota justuena zazpi bat izango zela idatzi nuen paperean gutxi gora behera.



Ostiralean, maiatzak 13, gure aurkezpena egin genuen. Gure taldeak (Amaia, Ane, Iñaki,Jokin eta nik) etxearen gaia hautatu genuen modulu laneko gai berdina zelako. Egia da hasiera batean zailtasun batzuk izan genituela, izan ere curriculumaren irakurketa ez genuen oso ongi ulertzen baina gero aldi bat baino gehiago irakurriz eta ikasle batzuk gela osoaren aurrean egin zuten aurkezpenari esker aurrera atera genuen eta nahi ongi atera zitzaigun.

jueves, 19 de mayo de 2016

14. ASTEA

Aste honetan tertuliarekin jarraitu dugu, 37.orrialdetik 41.orrialdera hain zuzen. Hauek izan dira gelan aipatu diren idea garrantzitsuenak:
-Umea da aurrera pausoa noiz egin nahi duen erabakitzen duena.
-Arreta, behaketaren garrantzia.
-Hezitzailearen ezaugarriak: haurren parte-hartze aktiboa.


Ostiralean unitate didaktikoaren aurkezpenekin jarraitu dugu.

13.ASTEA

Apirilaren 25ean Lokzyren liburuaren irakurketa eta ideiak azaldu ditugu. Garrantzitsuena hau izan da:
15. orrialdean ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan beste alde batera begiratzeko joera daukagu, hori umeentzako kaltegarria izan daiteke. Garatzen diren gauzak nola deskribatzen diren ikasi behar dute irakasleek.

16-17. orrialdeetan: umeen interesak bermatu behar dira, haien osasunetaz kezkatu behar gara, eta bilatu behar dugu haientzat familia egoki bat. 

20-21. orrialdeetan umearen erritmoa garrantzi handia dauka, ume bakoitzak bere erritmoa duelako.

22. orrialdean ez dago askatasunik, dena antolatuta dago, guztiak emakumeak, gizonek bakarrik hezkuntzarekin erlaziorik ez duen lanetan aurkitzen ditugu.

23. orrialdean Lokzyren ren ustez umeek izandako erlazioen ondorioz haien jarrera modu ezberdinetan sortzen da, autonomia, afektibotasuna,..kontuan hartuz.
Azteazkenean, "solo es el principio"ren zati bat ikusi genuen eta ostiralean ez genuen klaserik eduki.



-Bideoaren hasieran albisteak ematen ari dira: bost ordu telebista baten aurrean dauden haurrak,...
-Gero irakasle bat agertzen da ikasleekin eta bela bat erakusten die berari asko erlaxatzen diolako.
-Gurasoek kuriositatea daukate gelan egindakoarekin.
-Jolas-ordua amaitu dela adierazteko irakasleek txaloka hasten dira.
-Ikasleak marrazten dute eta gero haiek adierazi nahi izan dutena azaltzen dute.
-Adimentsua izatea zer esan nahi du? galdera hau irakasleak ikasleei botatzen die.

-Uda da eta gurasoek eskolara joaten dira semeekin proiektu bat egiteko. gainera, gurasoek eskerrak ematen dizkiete irakasleei hainbat gai haien semeekin tratatzeagatik, heriotza adibidez.

12.ASTEA

Fernandoren hitzaldiko idei batzuk aipatzea eskatu zigun Alaitzek paper batean eta hauek izan ziren jarri nituenak:
- Fernandok ostiralean etorri zen eta bere hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan. Baina gehien unkitu zitzaidana ametsei buruz hitz egitean izan zen: ametsak eta virgiliaren arteko ezberdintasuna azaldu zuen. Gehitzeko ere, jakintzaren inguruan ere hitz egin zuen, eta horrekin lotuta txanoari buruzko txiste bat egin zuen esanez jakintza beti eramaten dugula gainean.

Fernandok adierazitako esaldien artean honako hauek izan ziren aipagarrienak:

-“Ez gaude ohituta gure burua definitzeko”.
-Pentsamendua argazki bat da esperimentatzen garrantzia. “La mente es una cualidad” -“Conocer no es igual que saber”.
-“Siendo surge la experiencia del conocimiento”.
-“Behaketa egiten irakatsi esperientzia = autoritatea”.
-“La razón es para generar seguridad”.
-“Mundo de complaciencia, no de investigación”

Honez gain, lokzyren liburuarekin jarraitu dugu.

11.ASTEA

Astelehenean lanak bukatzeko denborda utzi digu Alaitzek eta unitate didaktikoa egiten hasi gara. Azteazkenean, berriz ere lanak aurreratzeko denbora utzi digu.

Ostirala 15, Fernando hitzaldi bat eman zuen eta egia esan, oso interesgarria iruditu zitzaidan.  Lehenengo adimenaren definizio bat eman zuen eta pentsamendua eta garunaren arteko bereizketa aipatu zuen. Ametsei buruz hitz egin zuen eta amets eta virgiliaren arteko ezberdintasuna ere azaldu zuen (amets egin baino lehenagoko fasea da virgilia). Hau izan zen gehien gustatu zitzaidana eta asteburuan nire lagunekin honi buruz hitz egin nuen.

Jakintzaren inguruan ere zertxobit azaldu zuen, txanoari buruzko txiste bat eginez, jakintza beti eramaten dugula buruan azalduz.