viernes, 20 de mayo de 2016

AZKEN HAUSNARKETA

Astero bloggean jarritako informazioa laburtuta azalduko dut:

1.ASTEA:
Sarrera honetan bloggeko sarreratxo bat agertzen da ongi etorria emateko. Gainera, lehenengo astean egin genuena ere agertzen da: Sin Ker Robinsonen bideoa eta Alaitzek eman zizkigun irizpide batzuk.

2.ASTEA:
Sarrera honetan Tonucciri buruzko informazio pixka bat agertzen da eta hari buruz ikusi genituen lehenengo bi bideoak.

3.ASTEA:
Aste honetan Tonucci-ren beste bi bideo agertzen dira (hirugarren eta laugarrena). Gainera, gelan proposatutako hainbat galdera agertzen dira eta gero taldeka heziberriren laburpena eta artikulu baten laburpena egiten hasi ginen.

4.ASTEA:
Laugarren aste honetan irakasleak hainbat galdera proposatu zituen eta guk honei erantzuna eman genien banaka. Egunak pasa eta gero galdera hauek komunean jarri genituen eta hauek osatu.

5.ASTEA:
Aste honetan "Konfiantza Pedagogikoaren" bideoa ikusi genuen. Honez gain, hainbat galdera proposatu ziren eta hauei erantzuna eman genien. Ondoren, guztiok elkarrekin bideoaren ondorioak atera genituen eta ostiralean denbora librea utzi zigun.

6.ASTEA:
Seigarren astean "Maestro de la Educacion", "Teknografia" eta "Lokzy"ren bideoak ikusi genituen. Honez gain, power point batzuk ere jarri zigun Alaitzek.

7.ASTEA:
Zazpigarren astean ariketa ezberdin bat egin genuen: begiak ixtea eta gero hainbat galderei erantzuna ematea. Gainera, "Construyendo tu sueño" bideoa jarri zigun eta talde batek bere lana aurkeztu zuen ere.
  
8.ASTEA:
Talde batek unitate didaktikoaren aurkezpena egin zuen eta oso baliagarria izan zen gelako beste taldeentzat unitate didaktikoa nola egiten den hobeto ulertzeko eta aurrera eraman ahal izateko.

9.ASTEA:
Aste honetan unitate didaktikoaren argibide batzuk eman zituen irakasleak eta portafoliosari buruz hitz egin genuen. Aste honenetan ostiralean ez genuen klaserik eduki.

10.ASTEA:
Aste santua eta geroko lehenengo klasea izan zen eta irakasleak didaktikari buruzko idea batzuk erakutsi zigun power point baten bidez. Hainbat bideo ikusi genituen "Nekane Otxoa", "Haur eskolak 2015"eta "Neuroeducacion:por otra escuela". Baita ere unitate didaktikoen aurkezpenak noiz egingo genituen erabaki genuen eta gure taldeak maiatzaren 13an egiteko adostu genuen.

11.ASTEA:
Aste honetan denbora utzi zigun lanak aurreratzeko eta gainera ostiralean Fernando etorri zen hitzaldi bat ematera eta egin ditugun gauzen interesgarrienetako bat iruditu zitzaidan.

12.ASTEA:
Aste honetan Fernandoren hitzaldiari buruzko ideia batzuk aipatu genituen banaka eta irakasleak itzaldian Fernandok egin zituen esaldi aipagarrienak ere komentatu genituen eta Lokzyren liburuarekin ere jarraitu genuen.

13.ASTEA:
Hemen Lokzyren irakurketarekin jarraitu genuen eta gelakideei gehien gustatu zitzaien zatiak aipatzen zituzten. Gero, "Solo es el principio" bideoa ikusi genuen.

14.ASTEA:
Aste honetan tertuliarekin jarraitu dugu eta gelan aipatu diren idea garrantzitsuenak agertzen dira.

15.ASTEA:
Lokzyren tertuliarekin jarraitu dugu eta ikasgaiaren hausnarketa egin dugu zer den gehien gustatu izan zaiguna eta gure ustez zein den merezi dugun nota aipatuz.
  
16.ASTEA: 

Aste honetan Elena izeneko irakasle bat etorri zaigu hitzaldi bat ematera. Honetaz aparte, unitate didaktikoaren azken aurkezpenak egin dituzte eta irakasleak didaktikari buruz hitz egin du pixka bat.    
http://didaktikaorokorra7.blogspot.com/2016/05/16astea.html


Blog honi amaiera emateko, hau guztiaren hausnarketa orokor bat egingo dut.
Egia esan, ikasgai honi esker blog bat nola sortzen den, etiketak nola jartzen diren, video eta argazkiak nola txertatzen diren,..ikasi dut. Nire bizitzako lehenengo blogga da eta nahiz eta hasieran pixka bat konplexua iruditu, pixkanaka nola egiten den uoertu dut eta nahiko pozik nago egindago lanarekin.
Bloh honetan gelan egunero egin ditugun hainbat ariketa, bideo eta hainbat itzaldi agertzen dira kronologikoki ordenatuta eguneroko bat balitz bezala.
Amaiera emateko, irakasgai honi esker etorkizunean blog bat edo unitate didaktiko bat egin behar badut erraztasun handiagoa izango dut.

Espero dut blog hau zuen gustokoa izatea eta eskerrik asko sarrerak irakurtzeagatik!

No hay comentarios:

Publicar un comentario