Astero bloggean
jarritako informazioa laburtuta azalduko dut:
1.ASTEA:
Sarrera honetan
bloggeko sarreratxo bat agertzen da ongi etorria emateko. Gainera, lehenengo
astean egin genuena ere agertzen da: Sin Ker Robinsonen bideoa eta Alaitzek
eman zizkigun irizpide batzuk.
2.ASTEA:
Sarrera honetan
Tonucciri buruzko informazio pixka bat agertzen da eta hari buruz ikusi
genituen lehenengo bi bideoak.
3.ASTEA:
Aste honetan
Tonucci-ren beste bi bideo agertzen dira (hirugarren eta laugarrena). Gainera,
gelan proposatutako hainbat galdera agertzen dira eta gero taldeka heziberriren
laburpena eta artikulu baten laburpena egiten hasi ginen.
4.ASTEA:
Laugarren aste
honetan irakasleak hainbat galdera proposatu zituen eta guk honei erantzuna
eman genien banaka. Egunak pasa eta gero galdera hauek komunean jarri genituen
eta hauek osatu.
5.ASTEA:
Aste honetan
"Konfiantza Pedagogikoaren" bideoa ikusi genuen. Honez gain, hainbat
galdera proposatu ziren eta hauei erantzuna eman genien. Ondoren, guztiok
elkarrekin bideoaren ondorioak atera genituen eta ostiralean denbora librea
utzi zigun.
6.ASTEA:
Seigarren astean
"Maestro de la Educacion", "Teknografia" eta
"Lokzy"ren bideoak ikusi genituen. Honez gain, power
point batzuk ere jarri zigun Alaitzek.
7.ASTEA:
Zazpigarren astean ariketa ezberdin bat egin genuen:
begiak ixtea eta gero hainbat galderei erantzuna ematea. Gainera,
"Construyendo tu sueño" bideoa jarri zigun eta talde batek bere lana
aurkeztu zuen ere.
8.ASTEA:
Talde batek unitate didaktikoaren aurkezpena egin zuen
eta oso baliagarria izan zen gelako beste taldeentzat unitate didaktikoa nola
egiten den hobeto ulertzeko eta aurrera eraman ahal izateko.
9.ASTEA:
Aste honetan unitate didaktikoaren argibide batzuk
eman zituen irakasleak eta portafoliosari buruz hitz egin genuen. Aste
honenetan ostiralean ez genuen klaserik eduki.
10.ASTEA:
Aste santua eta geroko lehenengo klasea izan zen eta
irakasleak didaktikari buruzko idea batzuk erakutsi zigun power point baten
bidez. Hainbat bideo ikusi
genituen "Nekane Otxoa", "Haur eskolak 2015"eta
"Neuroeducacion:por otra escuela". Baita ere unitate didaktikoen
aurkezpenak noiz egingo genituen erabaki genuen eta gure taldeak maiatzaren
13an egiteko adostu genuen.
11.ASTEA:
Aste honetan
denbora utzi zigun lanak aurreratzeko eta gainera ostiralean Fernando etorri
zen hitzaldi bat ematera eta egin ditugun gauzen interesgarrienetako bat iruditu
zitzaidan.
12.ASTEA:
Aste honetan
Fernandoren hitzaldiari buruzko ideia batzuk aipatu genituen banaka eta
irakasleak itzaldian Fernandok egin zituen esaldi aipagarrienak ere komentatu
genituen eta Lokzyren liburuarekin ere jarraitu genuen.
13.ASTEA:
Hemen Lokzyren
irakurketarekin jarraitu genuen eta gelakideei gehien gustatu zitzaien zatiak
aipatzen zituzten. Gero, "Solo es el principio" bideoa ikusi genuen.
14.ASTEA:
Aste honetan
tertuliarekin jarraitu dugu eta gelan aipatu diren idea garrantzitsuenak
agertzen dira.
15.ASTEA:
Lokzyren
tertuliarekin jarraitu dugu eta ikasgaiaren hausnarketa egin dugu zer den
gehien gustatu izan zaiguna eta gure ustez zein den merezi dugun nota aipatuz.
16.ASTEA:
Aste honetan Elena
izeneko irakasle bat etorri zaigu hitzaldi bat ematera. Honetaz aparte, unitate
didaktikoaren azken aurkezpenak egin dituzte eta irakasleak didaktikari buruz
hitz egin du pixka bat.
http://didaktikaorokorra7.blogspot.com/2016/05/16astea.html
Blog honi amaiera emateko, hau guztiaren hausnarketa
orokor bat egingo dut.
Egia esan, ikasgai honi esker blog bat nola sortzen
den, etiketak nola jartzen diren, video eta argazkiak nola txertatzen
diren,..ikasi dut. Nire bizitzako lehenengo blogga da eta nahiz eta hasieran
pixka bat konplexua iruditu, pixkanaka nola egiten den uoertu dut eta nahiko
pozik nago egindago lanarekin.
Bloh honetan gelan egunero egin ditugun hainbat
ariketa, bideo eta hainbat itzaldi agertzen dira kronologikoki ordenatuta
eguneroko bat balitz bezala.
Amaiera emateko, irakasgai honi esker etorkizunean
blog bat edo unitate didaktiko bat egin behar badut erraztasun handiagoa izango
dut.
Espero dut blog hau zuen gustokoa izatea eta
eskerrik asko sarrerak irakurtzeagatik!



