Astelehenean
ariketa desberdin bat egin dugu; begiak itxi ditugu galdera batzuk egin
dizkigun bitartean; hala nola:
Zer da zuretzat
ikastea? Zein dira zure ikaskuntza motorra? Non kokatuko zenuke
zure gorputzean? Eta umeen ikaskuntza motorra? Zein da zure irakasle eredua?
Nire ustez ikastea, iristen zaizun informazioa
(idatziz edo entzunez) ulertzea eta barneratzea da, ez soilik azterketa
baterako adibidez, baizik eta betirako.
Ikaskuntza motorra
ikastera bultzatzen zaituena da. Nire kasuan irakaslea izan nahi dut eta
horregatik orain gogo handiekin ikasten dut.
Nire irakasle
eredua ikastera motibatzen zaituen pertsona da, gauzak ongi esaten dizkizuna
da, teoria asko ordez praktika gehiago erabiltzen duena eta ikasleek dauzkaten edozein arazoei
entzuten diena da.
Ondoren, Mario
Alonsoren bideo bat ikusi dugu.
Bideo honetan:
-Adimenak guk
dauzkagun neuronekin du lotura.
- Orain dlela
gutxitik gehien ematen zaion garrantzia adimena da, baina ikasketak ez dituztez
pertsonek ere arrakasta handia izan dezakete.
-Fantasia
errealitatetik aldentzen gaituena da.
Azteazkenean,
taldeka jarri gara eta lanaren powerpointa egin dugu.
Ostiralean aldiz,
talde batek bere lana aurkeztu du.